Hurrengo jarduerak

Ez galdu Zallan burutuko ditugun hurrengo jarduerak! Doako tailerrak, plaza mugatuekin. Eman izena lehenbailehen!

Baratzeko bioaniztasuna

Maiatzaren 17a, larunbata, 11:00etan

Zatoz familian intsektuen hotelak eraikitzera eta lore banda bat landatzera fauna lagungarri gehiago ortura erakartzeko!

📍 Ibarra 15, Zalla. Muebles La Magdalena aurrean.

Nortzuk garen

EnkarNatura duela gutxi sortutako ingurumen-elkartea da, landatutako bioaniztasuna eta natura biziki maite duten bi gazteek sustatuta.

Iñigo

Iñigo musikaria, web diseinatzailea eta multimedia sortzailea da. Gaur egun landa ingurunearen kudeaketa eta paisagintza ikasten ari da. Landatutako bioaniztasunaren munduan murgilduta dago, eta aldi berean bertako flora ikertzea maite du, ezagutza horiek lorezaintza eta paisagintza ekologikoan aplikatzeko.


Júlia

Júlia biodibertsitatearen kontserbazioan, komunikazioan eta ingurumen-hezkuntzan espezializatutako biologoa da. Natura eta hegaztiak maite ditu, baita artea ere, bere forma guztietan. Gaur egun, nekazaritza birsortzailean ari da trebatzen.

Lan esparruak

Ingurumen hezkuntzaren, agroekologiaren eta paisaiagintza ekologikoaren inguruan ikertu, lan egin eta dibulgatzen dugu.

Etorkizuna ereiten

Ingurumen hezkuntza

Enkarterriko natura eta bioaniztasuna ezagutarazi nahi ditugu, baita hauen babesa duen garrantzia ere. Gure helburua herritarron naturarekiko lotura sustatzea da, eta ondorioz, ingurumena babesteko, zaintzeko eta hobetzeko grina piztea, ingurumen-hezkuntzako tailerren bidez.

Bizitza zaintzen

Agroekologia

Agroekologiarekiko harremana sustatu nahi dugu, nekazal inguruneko bioaniztasunaren ezagutza eta kontserbazioa bultzatuz. Elikagaien ekoizpen jasangarria eta burujabea posiblea dela erakustea da gure helburu garrantzitsuenetariko bat, baratzezaintza eta nekazaritza agroekologikoan ardatza duten jardueren bitartez.

Bertakoaren xarma

Paisaiagintza ekologikoa

Enkarterriko bertako biodibertsitatea kontserbatu nahi dugu, eta espezie horien balio ornamentala aldarrikatu, paisaiagintza eta lorezaintza proiektu ekologiko eta jasangarrietan erabiltzeko.